Fe aukera
Eskultismoren Fede Aukera gure lurraldera Jainkoaren erreinua eramatean laburbiltzen da, Jesukristoren adibidea hartuz. Hasteko, haurrei fedea eskainiko dion monitoreak kristaua izan beharko du berez. Hemen ez gara testuingurutik kanpo kristau bezala ulertzen denaz ari: igandeetan mezatara joatea, bijil-egunak betetzea, limosna eman, etab. Kristau izatearen benetako esanahi erradikalaz baizik, Kristori jarraitzea.
Kristoren atzetik doanak, Jainkoa bere Aita zuzen eta on bezala ikusten du, bere bizitzan zerbitzu, tolerantzia eta errespetuzko jarrerak hartzen ditu, ahal duen neurrian lagunduz eta laguntza hartuz, baina besteen eta naturaren gehiegikerian erori barik. Esandako guztia ideiekin bat datorren bizimodu bati lotu behar zaio, gurekin harremanetan jartzen den edonor erremediorik gabe eraldatuko duena.
Azken batean, bizitzea da kontua, ez bizitzera behartuta egotea. Hartzen dugun erabaki bakoitzak besteengan zein gugan izan ditzakeen ondorioetan pentsatuta egon behar da, eta eta ez dugu inoiz gure inguruko gauzak alde batera utzi behar, baizik eta horietan interesatu eta eragin. Horrela bakarrik neska-mutikoei fedea eskaini ahal izango diogu, hitzek gauza gutxi esaten baitute, baina ekintzek oroimenean irauten dute eta aldaketak sortzen dituzte.