Gazte bakoitzaren aurrerapen pertsonala

Kontuan izan behar da gazte bakoitza mundu bat dela, eta bakoitzak besteekiko modu ezberdinean egiten duela aurrera. Batzuek lehenago egiten dute, eta beste batzuek gero. Pertsona bati ezin zaio dena bat-batean irakatsi, pixkanaka baizik.

Gaztetxoek aldaketa txikiak egiten dituzte aurrera, eta hori oso kontuan hartu beharreko gaia da. Egiten duena bere ekimenez egiten duen neurrian egiten da aurrera, nahiz eta oker egon. Askatasunik gabe jokatzen bada, beti erratuko da. Aldiz, nahi duelako egiten badu, eta erantzukizunez, heltzen joango da.