Eskaut promesa

Promesa jokoaren arauak onartzea da. Konpromiso pertsonala eta publikoa da. Horrekin esan nahi dugu publikoki arau horien arabera bizitzeko konpromisoa hartzen duela.

garrantzi handiagoa ematen zaio. Ranger adarrean bereziki azpimarratzen da gai hori; izan ere, adar txikiagoetan egin badaiteke ere, hemen lortzen da esanahiaren kontzientzia.

Kontuan izan behar da promesa norberaren erabakia dela. Hausnarketa egiteko arrazoi bikaina da, eta heldutasun pertsonala eta taldearena suspertzen ditu. Beraz, gaiari garrantzia eman behar zaio, konpromisoa baita, berez, gure hezkuntza-lanaren helburuetako bat.