Scout Mugimendua XX. mende hasieran Ingalaterrako delinkuentziari aurre egiteko modu bat bezala sortu zen, gazteen garapen fisiko, espiritual eta mentala bilatuz, bizitza militarrean eta aire zabalean inspiratutako metodo espezifiko baten bidez «herritar onak» izatera irits zitezen. Robert Stephenson Smith Baden-Powellek sortu zuen.